1- Aurkikuntza handiak ez dira planifikatuak izaten. Espeleologo batek horma bati usain ona hartzea nahikoa da esplorazio luze bati hasiera emateko
1- Así comienzan a veces las grandes historias. La intuición de un espeleólogo frente a una pared basta para dar inicio a una gran exploración; que conduce a un gran descubrimiento
2- Gautegiz Arteagako Tremoiako sakonean kokatutako atxezko horma hau noizbait urzulo garrantzitsua izan zela bat baino gehiagok pentsatu zuten, baina pentsamendu soila barik benetan barneratzeko aukera emango zuela gutxik espero zuten. Bideo honetan ikusi daiteke gutxiengo horren ekinaz ezinezkoa zirudiena nola lortu zen
3- Aginaga leizea Urdaibaiko koba nagusietakoa da, eta Atxarreko sakonena, 180 metroko sakonera eta kilometro bat baino gehiagoko garapena du eta. Hala ere, 2019. urtera arte ez zen espeleologoen burutik pasa saiakera bat egiteak merezi zuela, eta hainbat eguneko lanak saria izan zuen
4- Lehenengo momentutik ikusi zen lan handia emango zuela urzulo handi honetan bidea zabaltzeak
5- Sarreratik 60 metroko sakonerara kareharri konpaktua dago, eta urak zuloa handitzeko baino abiadura handiagoan ari dira konduktuak ixten prozesu naturalengatik; hau da, kolada eta estalaktitak bezalako espeleotemen formakuntzagatik
6- Leizea bertikala da -60 eta -110 metro artean, eta tarte horretan daude espeleologoentzako hain ezagunak diren Termopilak eta Abuztuak 13 putzua, 21 eta 27 metroko jausiaz hurrenez hurren
7- Sarreratik -110 metroko sakoneran galeria horizontalez osatutako nibela dago, garai bateko uraren baseko nibela zela uste dena
8- Aurreko nibel horizontaletik -160 metroko sakonerara 24 eta 13 metroko bi putzu daude, eta tarte honetan deskonposizioan dagoen harria agertzen da, etengabeko uren tangadez bustiak daudenak
9- Hemendik puntu sakonenera garapen erdi-horizontaleko galeriak daude, eta hainbat ur iturri batzen dira bertan. Oraindik ez da ezagutzen ur hori nora doan, izan ere trazadore kimikoekin egindako bi saiakerek emaitza negatiboa eman zuten aztertu genituen bi urbegietan
9- De aquí hasta la cota más profunda alcanzada se abre una red de galerías de desarrollo subhorizontal, donde diferentes corrientes de agua confluyen para formar ya un curso hídrico permanente y cuyo destino se desconoce aún. Se realizaron dos ensayos con trazadores químicos colorantes y en los dos, en los puntos que se controlaron, la prueba dió negativo. Así que la exploración de Aginaga aún continúa abierta
10- Bideo honetan leizera egindako sarrera bat bizi daiteke, bera osorik ikusteko pazientzia bada
No hay comentarios:
Publicar un comentario