2020(e)ko irailakren 24(a), osteguna

NORTZUK GAREN ETA ZER EGITEN DUGUN

ADES Espeleologia Elkartea Gernika-Lumon sortu genuen 1978an. Gure esplorazio eremu nagusia Urdaibai eta Lea Artibai eskualdeak dira, baina beste zenbait zonatan ere lanak egin izan ditugu, hala nola Mieran (Kantabria), Aramotzen (Durangaldea) edo Mandoian (Arratia). Eremu hauetan karsta esploratzen, ikertzen eta jagoten aritzen gara.


Azkenaldian ADESe-ko kideok eginiko zenbait aurkikuntzak sona handia izan badute ere (labar-arte aztarnategiak bereziki: Morgota, Ondaro, Atxurra, Armintxe...), gure ikerketa esparruan karstaren zientzia guztiak kontuan hartzen ditugu. Horrela, gure asteburueroko prospekzio eta esplorazioetan datu bilketa sistematikoan aritzen gara: izan lurpeko ur-bideak karakterizatuz, lagin biologikoak jasoz, hegaztien babeslekuak ikertuz, zoruaren ezaugarri geomorfologikoak aztertuz, irudiak argazki/filmetan jasoz, lurpeko gasak eta parametro klimatikoak neurtuz, uraren ezaugarri hidrokimikoak analisatuz, aztarnategi paleonto/arkeologikoak identifikatuz, kutsadura fokoak detektatuz... Datu guzti hauek sailkatzeaz gain, diziplina bakoitzeko espezialistekin eta erakunde arduradunekin elkarlanean aritzen gara. Zientzia jardunaz gain, bistan denez, jardun honen segurtasunaz ere arduratzen gara: horretara, trebakuntza teknikoan eta lurpeko erreskatea lantzen dugu (beste euskal espeleologia taldeekin batera, gure kide asko Euskal Espeleo Laguntzaren partaideak dira, lurpeko istripuetan Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzapean interbenituz).


Gure laguntza ekonomiko nagusia Gernikako Udaletik dator, dirutan eta azpiegituretan. Halere, Lekeitioko Udalak ere herrian lokal bat utziz laguntzen digu. Hainbat erakunde publikorekin eta espezialistekin kolaboratzen dugunez (Jaurlaritza, Foru Aldundia, beste udalak, Unibertsitatea...), batzuetan enkarguzko lanak jasotzen ditugu, hortik ere zerbait lortuz. Halere, ez gara profesionalak: ADES-eko kideok ez dugu honekin dirurik irabazten (galtzen ez dugunean, pozik) eta ingresu hauek taldeak egiten dituen gastuak berdintzera bideratzen dira.


OHARRA: ADES Espeleologia Elkartean ez dugu turismo jarduerarik antolatzen; beraz, espeleologiarekiko lehen kontaktua egiteko gure eskualdean aritzen diren espeleoabentura enpresekin harremanetan jartzea gomendatzen dizuegu (kontaktua, kontaktua). Halere, lehen esperientzia horren ostean lurpeko mundua gustuko aurkitu ezkero, eta sakontzen jarraitu nahi baduzu, etorri guregana beldur barik.

Entre nuestros objetivos podemos destacar los siguientes:

- Estudiar, conservar y recuperar el medio natural, social y cultural ligado al mundo subterráneo y de litología kárstica. 

- Fomentar el estudio y la mayor comprensión y conocimiento del mundo subterráneo y promover y difundir el conocimiento de las diferentes ciencias espeleológicas en general, incluyendo la espeleología física, bioespeleología, hidroquímica, climatología, karstología y cualesquiera otras relacionadas con las ciencias del karst. 

- Fomentar el conocimiento y la defensa del patrimonio natural, histórico y paleontológico e intervenir en su defensa ante los entes públicos y o privados. 

- Fomentar el estudio científico y la conservación de las cuevas y de sus contenidos naturales, incluyendo espeotemas, seres vivos, sedimentos y biogénicos. 

- Estimular la espeleología y sus especialidades con estudios y trabajos relativos a las mismas y en sus aspectos técnicos, científicos y educativos. 

- Fomentar y colaborar en las actividades científicas relacionadas con la espeleología y sus especialidades, tales como investigaciones y exploraciones geográficas, geológicas, ecológicas y todas las demás relacionadas con nuestro entorno natural. 

- Investigación de nuevas tecnologías aplicables al estudio de las cavidades y del medio físico.