Urdaibaiko kareharri eremuak zazpi azpiunitatetan bereizten dira, arrazoi praktikoetan oinarrituta. Errekaren mendebaldean Foruko Atxa/Atxbiribil eta Atxapunta/Bermeo azpiunitateak daude. Ekialdean Ereñozarre; Atxarre; Ogoño; Busterrigane; eta Illuntzar. Orotara 400 leizetik gora esploratu dira, bere garapena bost metrotik bost kilometrotik gora dutenak. Ezagutzen diren lur azpiko espazio denak batuta ia 50 kilometrotik daude…
Kobazulo hauetako gehiengoa “fosilak” dira, hau da, garai baten haiek sortu zituzten urak orain beheragoko beste nibel batzuetatik dabiltza. Ura eta atxa; atxa eta ura, etengabeko lehian. Elkarren indarra neurtzeko amaierarik gabeko jardunean; erasoa eta kontraerasoa; erosioa eta sedimentazioa. Axpeak eraikiz.
La mayoría de las cuevas se considera que están en estado “fósil”, es decir, que por ellas hace tiempo que dejaron de fluir las corrientes de agua que las generaron. El agua y la roca; la roca y el agua, en continua disputa. En un titánico ejercicio de equilibrio de fuerzas; de acción-reacción; de erosión- sedimentación. Construyendo cavidades
Hala ere, aktiboak diren hainbat kobazulo daude Urdaibain, bere galeria
nagusiek urak batzen dituzte eta. Hauen artean aipatzekoak dira Foruako Arrola
kobako Atxagakoa erreka; Busturiko Apraiz erreka, Goikoetxe barrutik daramana
bere emaria, eta Muruetako Malloku, Karabizurieta eta Erlatxetik ura jasotzen
duena; Busturiako San pedro eta Moruzillo kobetatik darraien Amunategi erreka;
Mundakako Errekatxu; Kortezubiko Omaerreka, Bolunzulo, Lastarrike eta
Olaldetik doana eta hainbat iturburu dauzkana: Omabeiti, Txurzarrondo,
Txakurzulo, Bustenkoba, Dolatazulo, Bolunta, Eurtenerrota, Eperzulo,
ibarrondo, Ibarrene eta Boluna. Nabarnizko Illuntzar mendiko Iñeritze, Leara
isurtzen duena; Arteagako errekalde, Ereñoko Aldekoerrotatik sartu eta
Oiangitxin irtetzen dena; Arteagako Portu, Andrabidetik Osiña igaro eta
Argatxara doana; Arteagako Tremoia inguruko urak batzen dituen Aginaga leizea;
Ibarrangeluko Laida eta Antzoras, Atxarre iparraldeko Leze Galdue eta
Erreketas/Txakurzulo urzuloek elikatua. Hauek denak dira Urdaibaiko errekak,
baina ez daude mapa topografikoetan irudikatuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario