1- Ezin dira Urdabaiko leizezulo guztiak hemen erakutsi, eta asko dira aipatu ez direnak. Aukeratu direnei panel honetako beste hauek gehitzen zaizkien arren, zati txiki bat baino ez dira
1. Son muchas las cavidades de Urdaibai como para poder ser mostradas en este lugar y, por tanto, demasiadas las que no se mencionan aquí. A las elegidas se les pueden sumar otras como las de siguiente panel y, aun así, siguen faltando
ESTRIKILLO, Arteagan. Espeleologoen ekinak koba zena leize bihurtu zuena
ESTRIKILLO, en Arteaga. Donde una cueva pasó a ser sima por la tenacidad de los espeleólogos
INTXAURTXUETA, Arteagan. Mendia bitan ebakitzen duen arrakala handi honek ez dauka bertatik ura pasatu den antzik
ATXURKULU , Ogoñon, Elantxoben. Ogoñoko horma ebaki zuen ezpatak ez zuen lortu hau erdibitzea, eta urkulu ikusgarria utzi zuen mendi gainean. Batzuek itsasoa entzuten dute, beste batzuek olatuen dardara igarri. Guk ozeanoraino doazen leizeak daudela imajinatzen dugu, baina laister begiratzen ditugu eskuak ohartzeko nagusiak garela fantasiatan ibiltzeko
ATXURKULU, en Ogoño, Elantxobe. La montaña partida, sin cicatrizar; con la
herida que parezca alcanzar el mismísimo centro de la tierra, atravesando el
“océano” Cantábrico; con sus “quejidos” que parezcan escucharse desde la
parte alta de los abismos de “Atxurkulu”
GOIKOLEA. Nabarnizen. Aireak dei egiten dio espeleologoari, hark segi
egiten du eta eskutik helduta bidea egiten dute. Oharkabean espeleologoa
bakarrik aurkitzen da, eta aireari eskutik helduta igarotako denbora erreala
izan ote den pentsatzen geratzen da. Zalantzaz beterik, puzka hasten da,
ezinezko amodioa berriro bizi nahian
GOIKOLEA, en Nabarniz. Una cueva donde el espeleólogo se siente cómodo
siguiendo el camino del aire, hasta que éste se cansa de ser perseguido y
los espeleólogos solo pueden imaginar qué habrá más allá
KOBAEDERRA Kortezubin. Gure arbasoen eguneroko bizitzaren irudiak
burura etortzen dira bertan
KOBAEDERRA, en Kortezubi. Donde no cuesta imaginar cómo podían desarrollar su vida nuestros antepasados
FAMILIEN, Busturian. Batzuek gerra garaian babeslekua topatu zuen han, eta espeleologoek bakea bilatzen dute orain
MUTRUKU, Foruan. Esplorazio handiko leizea. Esploratzaileek errekara helduko zirela uste zutenean, handik behera urak baino ezin zuela jarraitu konturatu ziren
MUTRUKU, en Forua. Una sima de gran exploración. Y eso que cuando parecía que por fin los exploradores alcanzarían el colector, la morfología se empeñó en mostrar que por aquel profundo lugar solo pasa el agua
EURTENERROTA ETA BOLUNTA, Nabarnizen. Omaerrekaren bi iturburu, lehen Zazpileizak eta Ondarok zeukaten funtzioa betetzen dutenak
EURTENERROTA y BOLUNTA, en Nabarniz. Dos afluentes del Omaerreka relacionados con las grandes cuevas de Zazpileiza y Ondaro, solo que 100 metros por debajo de ellas
ANDRABIDE, Arteagan. Busterriganeko urak Atxarrera isurtzen dituena; Osiña-Argatxa sistemaren gorengo arroa dena. Bertako ura gizakiaren kontsumorako zein bere miseriak ezkutatzeko erabilia da
BURRUTXUGANE. Arteagan. Mendiaren gainaldean zabaldutako arrakala ikusgarria
IBARRONDO, Ereñon. Sarreratik oso gertu dagoen sifoi batek zarratzen du bidea, baina bertara hurbiltzeak
Eta beste askoren artean...
2- Hala ere, eskura dago ADES Espeleologia Elkarteak 2010.
urtean egindako “Urdaibaiko koben eta leizeen katalogoa”, ordura arte
ezagutzen ziren 233 zuloak biltzen dituena. Argitalpen hori horma ebakiegin
zenetik 13 urte pasa dira, eta taldeko espeleologoek egindako esplorazioek
leize eta kilometro kopurua bikoiztu egin dituzte. Katalogo berria egiten
hasteko garaia izan daiteke
2-El “CATÁLOGO DE SIMAS Y CUEVAS DE URDAIBAI” realizado por ADES Espeleologia Elkartea y editado por el Gobierno Vasco en el año 2010, muestra 233 cavidades y por ahí se podría empezar a imaginar la riqueza del subsuelo de Urdaibai. Sin embargo, 13 años después, las exploraciones de los espeleólogos de ADES han duplicado el conocimiento, tanto en el número de cavidades, como en la cantidad de kilómetros de galerías y senderos subterráneos… Quizás habría que ir pensando en reeditar un nuevo CATÁLOGO…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina