jueves, 12 de junio de 2025
miércoles, 26 de julio de 2023
Aurkezpena
ESPLORATU
Urdaibaiko lur azpia
“ESPLORATU” erakusketan
Urdaibaiko txoko ezkutuenak ezagutzera gonbidatzen zaituzte EKOETXEA Urdaibaik
eta Gernikako ADES Espeleologia Elkarteak. Jakina da gure inguruan kobak
daudela, baina ez zenbat dauden ez nolakoak diren. Erakusketa honen bitartez
hutsune hori bete nahi genuke, lur azpiko mundu hori zuekin partekatuz. Panel
bakoitzak daukan “QR” kodearen bidez informazio gehigarria eskuratu daiteke:
testuak, argazkiak, bideoak, aurkezpenak, webguneak… Gehiago ezagutzeko gogoz
geratzen den oro ADES Espeleologia Elkartearen hurrengo esplorazioetan parte
hartzera gonbidatzen dugu
EXPLORA
El subsuelo de Urdaibai
“EXPLORA” es una exposición
en la que EKOETXEA Urdaibai y ADES Espeleologia Elkartea, de Gernika-Lumo,
invitan a conocer lugares recónditos de Urdaibai. Es bien sabido que en
Urdaibai hay muchas cuevas, pero difícil imaginar cuántas y de qué entidad.
Este espacio expositivo permite recorrer, aunque sea de manera virtual,
algunas de ellas. Cada panel lleva adjunto un código “QR” que da acceso a
información ampliada, con textos, fotos, videos, presentaciones, enlaces a
direcciones web… Invitamos a explorar en esta propuesta y, si al final se
quiere saber más, ADES Espeleologia Elkartea anima a participar junto a
ellos en sus próximas exploraciones, estas ya sobre el terreno
Urdaibaiko mapa
Urdaibai Biosfera Erreserbak 22000 hektarea hartzen ditu. Lur horien hamabostgarren partea da karbonatatua, hau da, karsta garatu eta kobazuloak sortu daitezkeena. Edonola ere, bere balio ekologikoa guztiz garrantzitsua da. Izan ere, kareharrian ura lur azpira joaten denez ur deposituak sortzen dira. Urdaibaiko biztanleek erabiltzen duten uraren gehiena lur azpiko jatorrikoa da, eta horrek eremu hauek babestearen garrantzia nabarmentzen du…
La Reserva de la Biosfera de Urdaibai abarca una superficie aproximada de 22000 hectáreas. De éstas, tan solo una quinceava parte presenta un sustrato carbonatado y, por tanto, susceptible de ser karstificado y contener espeluncas propiamente dichas. Sin embargo, su valor ecológico es de máxima relevancia. Por una parte, conocida es la permeabilidad que presentan las rocas calizas y por ello, la capacidad de albergar reservorios de agua. En Urdaibai, gran parte de la necesidad del agua potable procede del aprovechamiento de estas aguas subterráneas, razón más que suficiente como para ejercer la máxima protección sobre estos suelos
martes, 25 de julio de 2023
Urdaibaiko kareharria
Urdaibaiko kareharri eremuak zazpi azpiunitatetan bereizten dira, arrazoi praktikoetan oinarrituta. Errekaren mendebaldean Foruko Atxa/Atxbiribil eta Atxapunta/Bermeo azpiunitateak daude. Ekialdean Ereñozarre; Atxarre; Ogoño; Busterrigane; eta Illuntzar. Orotara 400 leizetik gora esploratu dira, bere garapena bost metrotik bost kilometrotik gora dutenak. Ezagutzen diren lur azpiko espazio denak batuta ia 50 kilometrotik daude…
Kobazulo hauetako gehiengoa “fosilak” dira, hau da, garai baten haiek sortu zituzten urak orain beheragoko beste nibel batzuetatik dabiltza. Ura eta atxa; atxa eta ura, etengabeko lehian. Elkarren indarra neurtzeko amaierarik gabeko jardunean; erasoa eta kontraerasoa; erosioa eta sedimentazioa. Axpeak eraikiz.
La mayoría de las cuevas se considera que están en estado “fósil”, es decir, que por ellas hace tiempo que dejaron de fluir las corrientes de agua que las generaron. El agua y la roca; la roca y el agua, en continua disputa. En un titánico ejercicio de equilibrio de fuerzas; de acción-reacción; de erosión- sedimentación. Construyendo cavidades
Hala ere, aktiboak diren hainbat kobazulo daude Urdaibain, bere galeria
nagusiek urak batzen dituzte eta. Hauen artean aipatzekoak dira Foruako Arrola
kobako Atxagakoa erreka; Busturiko Apraiz erreka, Goikoetxe barrutik daramana
bere emaria, eta Muruetako Malloku, Karabizurieta eta Erlatxetik ura jasotzen
duena; Busturiako San pedro eta Moruzillo kobetatik darraien Amunategi erreka;
Mundakako Errekatxu; Kortezubiko Omaerreka, Bolunzulo, Lastarrike eta
Olaldetik doana eta hainbat iturburu dauzkana: Omabeiti, Txurzarrondo,
Txakurzulo, Bustenkoba, Dolatazulo, Bolunta, Eurtenerrota, Eperzulo,
ibarrondo, Ibarrene eta Boluna. Nabarnizko Illuntzar mendiko Iñeritze, Leara
isurtzen duena; Arteagako errekalde, Ereñoko Aldekoerrotatik sartu eta
Oiangitxin irtetzen dena; Arteagako Portu, Andrabidetik Osiña igaro eta
Argatxara doana; Arteagako Tremoia inguruko urak batzen dituen Aginaga leizea;
Ibarrangeluko Laida eta Antzoras, Atxarre iparraldeko Leze Galdue eta
Erreketas/Txakurzulo urzuloek elikatua. Hauek denak dira Urdaibaiko errekak,
baina ez daude mapa topografikoetan irudikatuta.
-
ADES Espeleologia Elkartea Gernika-Lumon sortu genuen 1978an. Gure esplorazio eremu nagusia Urdaibai eta Lea Artibai eskualdeak dira, baina...
-
ESPLORATU Urdaibaiko lur azpia “ESPLORATU” erakusketan Urdaibaiko txoko ezkutuenak ezagutzera gonbidatzen zaituzte EKOETXEA Urdaibaik ...
-
1- Antoliña leizea. 1- Antoliñako leza. 2- Leize hau gautegiz arteagako muruetaganeko horma ezagunaren gainealdean kokatzen da, eta hitz ...